Eneko Etxeberria: "Lurralde oreka behar dugu, denok ordaindu dezagun"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko urt. 25a, 19:50

Errepideetako bidesarien antolaketak eskualde batetik bestera sortzen dituen desorekak hizpide izan zituzten igandean Berria egunkarian. Erreportajea osatzeko alkate batzuen iritziak ere jaso zituzten, tartean Azpeitikoarena.

Bidesaria, bidezigor izenburua zuen Berria-ren artikuluak, eta Azpeitiak eta bailarak arlo honetan bizi duten egoera "tamaina handiko injustizia" dela dio Eneko Etxeberriak, alkateen iritziaren tartean. "Trenik ez daukagu, gure errepideak dira txarrenak... Pagatzen dugunarekin, beste eskualdeetarako azpiegiturak ordaintzen ari gara gu", iritzi dio Azpeitiko alkateak, eta "lurralde oreka behar dugu", dio.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide