Hazketa da Hazparnen duten zabortegiaren izena eta, hango arduradunek aste honetan bertan jakinarazi dutenez, ekainaren 1ean utziko dio hondakindegiak errefusa jasotzeari. Urtebeteko atzerapenarekin dator, hala ere, Hazketaren itxiera, 2015eko maiatzean itxiko zutela agindu baitzuten bere garaian. Horren berri eman du Berria-k.