Lagun Onak-Santutxu: Pablo Turrillasen 500. partida Hirugarren Mailan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mar. 18a, 18:01

Lagun Onaken talde nagusiak bihar, zapatua, Santutxuren kontra Garmendipen jokatuko duen partida (16:30) berezia izango da Azpeitiko taldearen entrenatzailearentzat. Izan ere, Pablo Turrillasek (Deba, 1963) Hirugarren Mailan zuzenduko duen 500. neurketa izango da martxoaren 19ko hori.

Aurreko denboraldian Lagun Onakera iritsi aurretik, Amaikak Bat, Aurrera, Durango, Gernika, Elgoibar, Arenas, Anaitasuna eta Zarautz taldeetan ibili zen Turrillas. Ibilbide luze horren erakusgarri da Santutxuren kontrakoarekin lortuko duen marka borobila. Gainera, emaitza bikainak lortzen ari den denboraldian iritsiko da eta gaindituko du 500 partiden marka Debako entrenatzaileak; 30. jardunaldia jokatu aurretik, Lagun Onak bigarrena da sailkapenean, igoera faseko postuetan.

Joan den urrian elkarrizketatu zuen Uztarriak Pablo Turrillas.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide