"XVIII. mendeko suminduak" Argia aldizkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko api. 8a, 12:59

250 urte dira aurten Azpeitian eta Azkoitian 1766ko Gariaren Matxinada izan zela. Urteurrenaren harira gaia sakon landu du Urko Apaolaza kazetariak Argia aldizkarian.

"1766an herritar xumeen erreboltak Urolako eta beste hainbat txokotako bazterrak sutu zituen. Gosearekin espekulatzen hasita zeuden jauntxoekin haserre, berdintasunaren bandera jaso zuten. Entziklopedia handietan hala ere, matxinada hura zapaldu zuten kapitalisten izenak baizik ez dira ageri, ilustrazioaren jantzia soinean dutela. Apenas dagoen literaturarik euskaldun pobreentzat", dio Apaolazak bere idatzian. Hemen, artikulu osoa. 

Azpeitiko Kultur Mahaia ere ari da ekimenak prestatzen 1766ko matxinadaren 250. urteurrenaren harira. Apirilaren 14an aurkeztuko dute egitarau osoa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide