Alex Artzelus: "Hizkuntza komunitate indartsuak kanpoko aldaketentzat harresi efektua egin dezake"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko api. 13a, 20:21

Hizkuntza edo dialekto bat hitz egiten duen komunitateak garrantzia duela uste du Artzelusek, hizkuntzak komunitate baten parte izateko eta eraso linguistikoei aurre egiteko aukera ematen duelako. Info7 Irratirako egin duen azken kolaborazioan aritu da horretaz.

Artzelusez gain, Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide