Alex Artzelus: "Euskalkien azken mohikanoek jasandako genozidioa ikertu behar da, errepika ez dadin"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mai. 9a, 15:17

Hainbat euskalkiren azken hiztunen inguruan aritu da Artzelus Info7 irratirako egindako kolaborazioan. 'Azken mohikarra' liburuan kontatzen den istorioak zenbait euskalki hitz egiten dituzten azken hiztunen egoera ekarri dio gogora azpeitiarrari.

Artzelusez gain, Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide