Bi azpeitiar, Irrien Lagunaken ilustrazio eta ipuin lehiaketaren finalisten artean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mai. 18a, 13:51

Irrien Lagunak Klubaren 8. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa azken txanpan da, eta Azpeitiko bi ikasle daude azken saria lortzeko lehian. Antolatzaileek izendatutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean 30 aukeratu ondoren, klubaren webgunean jarri dituzte, publikoak botoa eman dezan. Bihar, osteguna, izango da bozkatzeko azken eguna.

Webgunean esekitako marrazki bakoitzaren azpian, haurraren izena eta ikastetxea ageri dira. Boto gehien jasotzen dituen lanak Irrien Lagunak Klubak emandako saria jasoko du: Irrien Lagunaken material sorta bat oparituko zaio ikasleari, eta ikastetxeari Irrien Lagunaken ikuskizun bat. Izeia (Azpeitiko Ikastola Ikasberri) eta Aner (Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai) dira finalisten artean dauden bi azpeitiarrak. Eta hau, botoa eman nahi dutenentzako lotura: www.irrienlagunak.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide