Alex Artzelus: "Euskal klasikoetan perla ederrak aurki daitezke"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko eka. 9a, 18:28

Euskarazko testu zaharren inguruan aritu da Alex Artzelus azpeitiarra Info 7 irratirako egindako kolaborazioan. Denboraldiko azken kolaborazioa da hori. 

Artzelusek ez du uste denboran atzera euskaraz idatzi zuten guztia erlijioaren ingurukoa denik. Bernat Etxepareren poemetan sexuaren inguruko xehetasunak topa daitezkeela aipatu du Artzelusek, baita hainbat maitasun poema ere.

Artzelusez gain, Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide