Xabier Madina: "Inklusiboa izateak aberastu egiten du dantza"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko ira. 14a, 14:46

Xabier Madina dantzari azpeitiarra elkarrizketatu du Berria egunkariak. Garun paralisia du, baina dantzatzeko gogorik eta ilusiorik ez zaio falta, eta beste hainbat lagunen elkarlan eta laguntzarekin Kolorearekin elkartea sortu zuen.

"Dantza ez da terapia bat niretzat, neure burua adierazteko eta sormena lantzeko modu bat baizik". Hala adierazi du Xabier Madinak Berria egunkarian egin dioten elkarrizketan. "Ahaldundu egin nau, eta pertsona moduan garatzen lagundu dit. Kontuan izan, garai batean, ezintasunak genituen pertsonei oso aukera gutxi ematen zitzaizkigula gure sormena garatzeko, eta artistikoki espresatzeko", adierazi du.

Hemen, elkarrizketa osoa irakurgai. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide