Pako Aristi: "Gure herriak ez du bere adierazpen kulturalak legitimatzeko tresnarik"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko urr. 4a, 13:28

Euskal kulturaren osasunaren eta burujabetza politiko eta ekonomikoaren arteko harremanaz idatzi du idazle urrestildarrak Berria egunkarian, Maitasunaren termometroa artikuluan. 

"Hau da euskal kulturaren arazo nagusia: ez da defendatzen burujabetasunetik, bere lurrean hegemoniko bilakatzeko asmotik, subordinaziotik baizik, ontzak emanez kultura espainolaren eta frantsesaren hegemonia, eta are larriago dena: kultura horiek gure kultura ere badirela onartzetik", adierazi du Aristik. 

Hemen beste esan batzuk:

"Ezin da euskal kulturaz hitz egin Euskal Herriak nozitzen duen botere propio baten gabezia kontuan hartu gabe, diagnostiko guztien okerraren abiapuntu izan bailiteke".

"Zer da euskal kultura? Euskal Herriak euskal kultura dela erabakitzen duen oro. Baina horretarako burujabe izan behar du nazioak, eta gu ez gara; gu burugabe gara gaurkoz"

"Gure herriak ez du bere adierazpen kulturalak legitimatzeko tresnarik, horretarako hierarkia politikoaren gailurrean egon beharko bailuke, munduan onetsitako nazio-kultura guztiak dauden bezala".

Iritzi artikulu osoa, Berria egunkariaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide