Egurra ta Kittok Durangoko Azokan zuzenean aurkeztuko du laugarren diskoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko urr. 21a, 19:13

Durangoko Azokak datorren abenduaren 2tik 6ra Ahotsenea gunean izango den programazioaren berri eman du. Tartean, hainbat musika talderen emanaldiak egongo dira eta, horien artean, Egurra ta Kitto Azpeitiko taldearena.

Laugarren diskoa grabatu du Egurra ta Kittok eta lan berria aurkezteko parada izango dute aurtengo Durangoko Azokan. Abenduaren 5ean, astelehena, igoko dira Ahotseneako oholtzara, 17:40ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide