'Bakea gugandik eraikitzen' jardunaldien harira Donostiako Udalak izandako jarrera salatu dute Mikel Salegiren senideek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko urr. 27a, 12:41

Azaroaren 14an eta 15ean egin zituzten jardunaldiak Azpeitian. Mikel Salegi zenaren senideek Berria egunkariari azaldu diotenez, "Azpeitiko Udalak besoak zabalik" hartu zituen, San Telmo museoak eta Donostiako Udalak "proiektuan kolaboratzeari ezezkoa eman ondoren". 

Azpeitiko Udalak, UEUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatuta, Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea jardunaldiak egin zituzten Azpeitian urriaren 14an eta 15ean. 

Orain, Donostiako Udalak jardunaldien aurrean izan duen jarrera salatu dute Mikel Salegi zenaren senideek. 1974ko abenduaren 18an hil zuen Guardia Zibilak Mikel Salegi Urbieta, 21 urte zituela, Donostiako Errekalde auzoan ezarritako kontrol batean. Haren senideek salatu dutenez, Eneko Goia Donostiako alkateak antolatzaileei leporatu zien jardunaldiak Donostian egin ez izana, argudiatuta ez zutela udalaren eta museoaren logoa onartzen, baina hori gezurtatu dute Salegi Urbieta familiakoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide