Euskadiko Filmategian gordeta dago 1955. urteko San Sebastian novia de España izeneko dokumentala, eta orain sarean jarri dute ikusgai. Garai haietan Gipuzkoako hainbat txokotan hartutako irudiekin osatu zuten dokumental turistikoa da. Turista batzuk Kantauriko kostaldera egindako bisita batetik abiatuta, hainbat udalerritako irudi ederrak erakusten ditu ikus-entzunezkoak, hala nola Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Zubieta, Oñati eta Azpeitia. Besteak beste, Loiolako Santutegiaren eta Perez Arregi plazan zegoen Erorien Gurutzearen irudiak agertzen dira (11:53tik aurrera) dokumentalean.