Ibon Sarasolak Bitakora kaiera liburuan aipatzen du Iñaki Segurola, Andu Lertxundi eta Bernardo Atxagarekin batera.
Hala dio Sarasolak: Hiru idazle on aipatzen ditut Bitakora kaiera liburuan, ez nahitaez hiru onenak. Bakoitzak bere gustuak ditu. Adibidez, jende askok ez du ezagutuko, baina Iñaki Segurola oso idazle ona da: azpeitiarra da, klasikoak oso ondo ezagutzen ditu, baina ez da haien aparrarekin geratzen. Andu Lertxundi eta Bernardo Atxaga aipatzen ditut. Beste asko aipa nitzake".