Ignacio Arakistainek 'Gipuzkoako Ateneo sariak' kontzertua eskainiko du, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko mai. 12a, 18:35

Donostiako udaletxeko pleno aretoan izango da kontzertua, 19:00etan hasita, eta sarrera doan izango da. Arakistainek hiru pieza eskainiko ditu. 

Bihar, maiatzak 13, Igancio Arakistain musikari azpeitiarrak kontzertua eskainiko dute Donostiako udaletxeko pleno aretoan. Gipuzkoako Ateneo sariak izena jarri diote zuzenekoari, eta 19:00etan hasiko da. Bertan, azpeitiarraz gain, Astigarragako Ibai Ochoa de Alaiza eta Donostiako Enara Rodriguez Gonzalez musikariak ariko dira. Azpeitiarrak hiru pieza eskainiko ditu: Toccana en sol mayor BWV 916 (Bach), Rapsodia Op. 79 No. I (J. Brahams) eta Crystalline (Karen Tanaka). Sarrera doakoa izango da.

Arakistainek, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen tekla kategorian, martxoaren 18an. Astebete beranduago, berriz, Gipuzkoako pianojole onenaren saria eman zion Enrique Lartundo Fundazioak, Donostia Hiria sariketan parte hartu ostean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide