500 bat aktore, zinemagile, ekoizle, casting zuzendari, bertsolari, komediagile, idazle, musikari, kazetari, aurkezle, eta dantzarik egin dute bat Euskal Aktoreen Batasunak duela egun batzuk zabaldutako oharrarekin. Horien artean daude Nagore Aranburu eta Xabier Euzkitze azpeitiarrak, Uxue Alberdi, Anjel Alkain, Unax Ugalde, Kandido Uranga, Mikel Urdangarin eta Aitziber Garmendia, besteak beste.
Aktoreen sindikatuaren salaketaren atzean dago, besteak beste, Atresmediak estreinatu zuen La casa de papel telesailaren aurka sare sozialetako erabiltzaile batzuek egindako kanpaina. Itziar Ituño da aktore protagonistetako bat, eta zenbait sektore eta hedabide espainiarzaleetatik saio hori bikoteatzeko deia egin dute, aktorea publikoki agertu izan delako euskal presoen eskubideak bermatzearen alde.