Josu Labaka Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakari eta Azpeitiko Udaleko zinegotzia ETB 1eko Ahoz aho saioan izan zen atzo, astelehena. Mankomunitateak 27 urte bete dituela eta, Ilazki Serrano aurkezlearen galderei erantzunez, elkartearen helburuez, ibilbideaz eta euskararen egoeraz aritu zen hizketan azpeitiarra. Hain zuzen, euskararen egoeraren inguruan hainbat hausnarketa egin zituen lehendakariak: “Udalerrietan atzerakada bat gertatzen hasi da, euskararen ezagutzari eta erabilerari dagokionez. Udalerri euskaldunak gaur atzo baino erdaldunagoak dira”, esan zuen. Ildo horretan, euskarak politika orokorraren “erdigunean” egon behar duela azpimarratu zuen.
Hemen ikus daiteke elkarrizketa, osorik.