Erokomerik 'Bat zati zazpi' abestia aurkeztu du, disko berriko bigarrena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko aza. 18a, 16:28

Azpeitiko Erokomeri taldea izAn diskoa kaleratzear da, eta lan horretako bigarren kanta aurkeztu berri dute: Bat zati zazpi. Pirritx Porrotx eta Marimototsek kolaboratu dute kantan, eta Ane Labakak egin ditu hitzak. Duela gutxi kaleratu zuten diskoko single berriaSarean gaude

Durangoko Azokan aurkeztuko dute lana. Abenduaren 7an, osteguna, zuzenekoa eskainiko dute Ahotsenean, 16:20ean hasita. Era berean, postua jarriko dute Durangoko Azokan, eta bertan eskuratu ahal izango da taldearen azken lana.

2014ko abenduan ekin zion bideari Erokomerik. Orduan bost lagun ziren oholtzaz oholtza ibiltzen zirenak, baina orain zazpi taldekide dira, eta horietako bost azpeitiarrak dira: Maialen Bastida (ahotsa), Asier Aizpuru (bateria), Martin Altuna (trikitia) Unai Olaizola (gitarra) eta Eider Iturralde (panderoa).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide