ETB1eko '3txulo' eta '3txulo Jokoan' saioek ez dute urte berrian jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2017ko abe. 18a, 10:58

ETB1eko '3txulo' saioko lan-taldea. (Argazkia: ETB)

Haurrentzako 3txulo saio fikzionatuan Libe Aranburu azpeitiarra aritu da lanean, Kattalin pertsonaia hezurmamituz.

Etxeko txikienentzat astegunetako eskaintzarik gabe geldituko da orain ETB1. Abenduaren 7an egin zuten ETB1eko 3txulo saioaren azkeneko grabaketa. Datozen egunetan neska-mutikoek ikusi ahalko dute saioa, baina urtarrilean ez du jarraituko. ETBk baieztatu du erabakia, eta adierazi du 3txulo markak aurrerago jarraituko duela, «baina ez orain arteko edukiekin». Arratsaldeetako 3txulo jokoan lehiaketak ere ez du jarraituko, eta hilaren 22an egingo dute azken saioa.

3txulo saio fikzionatua otsailaren amaieran hasi ziren ematen ETB3n, 2016ko abenduan Sorgintxulo amaitu eta gero. Baleuko ekoizpen etxeak egin ditu haurrentzako programa horiek, eta Azpeitiko Libe Aranburu aritu dira lanean, Kattalinen pertsonaian. Aranburuk alboan izan ditu Amancay Gaztañaga –4ra–, Zuriñe HidalgoXbel– eta Iker Galartza —2ttor—.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide