Xuban Peña azpeitiarra Eibarko nesken lehenengo taldeko entrenatzailea da ekainaz geroztik, eta taldea lortzen ari den emaitzez nahiz azken hilabeteetan izan dituzten aldaketez aritu da hizketan Gara egunkarian. "Ez genuen espero hor goian egotea. Baina neskek oso ondo egiten dute lan eta horrela suertatu da. Hori izan da bidea orain arte, lana, lana eta lana, eta horixe izango da aurrerantzean ere. Eta emaitzak baldin badatoz, askoz hobeto", esan dio, besteak beste, kazetari. Hemen irakurri daiteke artikulu osoa.