Joseba Albizu 'Faktoria' saioan, Pantaniri buruz hizketan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko ots. 15a, 12:19

Atzo 14 urte bete ziren Marco Pantani txirrindularia hil zela, eta haren heriotzaren urteurrenean, Joseba Albizu azpeitiarrak txirrindularetzaren historiako igotzailerik onenetakotzat hartzen denari buruz hitz egin du Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Azpeitiarra Pantaniren taldekidea izan zen 2003an Mercatone Uno taldean, eta adierazi du inoiz ikusi duen "igotzailerik onena" izan zela txirrindulari italiarra. Besteak beste, orduko oroitzapenez eta haren heriotzaz aritu da Albizu. Lotura honetan entzun daitezke Albizuren adierazpenak, 45. minututik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide