Miren Odriozola azpeitiarrak El Salvadorreko gerrillan izan zituen bizipenak jasotzen dituen Laura esaten zioten liburua gaztelaniara idatzuli du Uxue Apaolazak. Jatorrizko liburua bezala, Txalaparta argitaletxeak argitaratu du Le llamaban Laura saiakera liburua, eta 17 eurotan eros daiteke.
Leire Ibarguren azpeitiarrak idatzitako Laura esaten zioten euskarazko liburua 2016an argitaratu zuen Txalapartak. Odriozolak hiru urte egin zituen El Salvadorko gerrillan, eta han bizitako esperientziak bildu zituen Ibargurenek liburuan.