Garai batean saskigile andana zegoen Urrestillan, Nuarben eta Matxinbentan, baina gaur egun galtzen doan lanbidea da otargilearena. Matxinbentan, esaterako, oraindik bi etxetan egiten dituzte otarrak, eta haietako batean, Erdiko Ostatun, aritzen da Iñaki Agirrezabala artisau lanak egiten. Gaztainondotik jasotako materialarekin saskia hasi eta buka nola egiten den prozesu guztia erakutsi zuten ETB1eko Atera kontuak saioan atzo arratsaldean, Jaione Carpintero kazetariaren eskutik. Ikusi erreportajea hemen.