Lizasotarrak ETB-ko 'Gure kasa' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko api. 24a, 14:15

Sebastian eta BeƱat Lizaso aita-semeak, ETBko 'Gure kasa' saioan. (Argazkia: ETB)

Sebastian eta Beñat Lizaso aita-semeak ETB-ko Gure kasa saioan izan ziren atzo, eta bertsolaritza izan zuten hizpide. Bestalde, Maddalen Arzallus Hitzen zaindariak Azpeitia bisitatu zuen, eta Imanol Lazkano bertsolariarekin, Olatz Aguado Petopetue egitasmoaren sortzaile eta marrazkilariarekin eta Eneritz Albizu Natul euskara elkarteko kidearekin solastu zen.

Sebastian eta Beñat Lizaso aita-semeak ETBko Gure kasa saioan izan ziren atzo. Bertsolaritza izan zuten hizpide, eta aitona eta aita bertsolari handiak izanda, "bi aukera" besterik ez zituela aitortu zuen Beñatek: "Bertsoak gorrotatu edo bertsotan hasi". Sebastian Lizasok, berriz, adierazi zuen semearen txapelketetan "gehiago" sufritzen duela. Lizasotarrak hobeto ezagutzeko asmoz, Asisko Urmeneta marrazkilariak Sebastianen eta Beñaten hainbat bitxikeria kontatu zuen marrazkien bidez. Bestalde, lizasotarren hiru belaunaldiak askotan izan dira ETBko kameren aurrean, eta Nerea Alias kazetariak lizasotar leinuaren hainbat artxiboko irudi erakutsi zuen.

Atzokoan ez ziren lizasotarrak izan Gure kasa saioan azaldu ziren azpeitiar bakarrak. Izan ere, Maddalen Arzallus Hitzen zaindaria herriz herri ibiltzen da hitzak zaintzen, eta oraingoan Azpeitia bisitatu du, Izarraitzen babesean dagoen herrian euskarak bizi-bizi jarraitzen baitu oraindik ere. Hala, Imanol Lazkano bertsolariarekin, Olatz Aguado Petopetue egitasmoaren sortzaile eta marrazkilariarekin eta Eneritz Albizu Natul euskara elkarteko kidearekin solastu da Hitzen zaindaria. Lizasotarrak eta Hitzen zaindariarekin solastu duten hiru azpeitiarrak ikusteko aukera duzue duzue honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide