Uemako hezkuntza arduradun Jokin Uranga ETB1eko 'Ahoz Aho' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko api. 26a, 17:47

Jokin Uranga Uemako hezkuntza arduraduna 'Ahoz Aho' saioan. (EITB)

Zestoan egingo diren 2018ko Udalerri Euskaldunetako Gazteen Udalekuak aurkeztu dituzte Maddi Gallastegi zumaiarrak eta Jokin Uranga azpeitiarrak ETB1eko Ahoz Aho saioan. Gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea dute helburu Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (Uema) udalekuek, eta Uemako hezkuntza arduradun Urangak, besteak beste, adierazi du “euskarak iraungo baldin badu, arnasguneetatik abiatuta” iraungo duela.

Bestalde, udalekuak sustatzeko bideo hau ere egin du Uemak, eta hainbat ikasle azpeitiar ageri da ikus-entzunezkoan:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide