Jose Luis Otamendik 'Berria'-ren 'Bukaera sortzen' proiektuan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko mai. 7a, 17:03

ETAren bukaera dela eta, Euskal Herrian zabaldu berri den aroa nola ikusten duten galdetu dio Berria egunkariak hainbat sortzaileri. Horietako bat Otamendi, eta testua sortuko du ETAren bukaera irudikatzeko. Gaurtik hilaren 13ra argitarauko ditu Berriak testuak.

ETAren bukaera dela eta, Euskal Herrian zabaldu berri den aroa nola ikusten duten galdetu dio Berria egunkariak hainbat sortzaileri. Hamabi sortzailek eman diote baiezkoa proposamenari, eta horiek askotariko testuak egingo dituzte ETAren bukaera irudikatzeko; tartean da Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarra.

Bukaera sortzen izenburupean argitaratuko ditu obrak Berriak egunkariko Kultur sailean, gaurtik hilaren 13ra bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide