-I-
agiri bat zor nizun
aspaldi behar zuena
baina gaur dakarkizut:
badakit osatu gabe dagoena
hor behar baitute askok
oraino jazo ez direnak
agiri bat zor nizun
ez izartegia
promesa ederren brumatan
ez bortuetan arranoak
hilezin izateko eskolan...
ez dakit inoiz izan denik baina
jada ez dagoela dirudi
denontzako etxe bat
jarriko gara
ohiturik gaude
estetika liriko batez
lotuko gatzaizkio berriz
herri honen bilatze antolatuan:
agonia ezti batean laketu
jendea gara...
erlaro mintsu bat pausatu da
konpontzerik ez dago dena...
agian egun txikien segida
eramangarri bat
posible izango zen
baina ez ginen aski indar batzeko gai izan
edo ez genuen jakin...
inori erauzi gorputz atalekin
egina dago sasoi hau
hala moduz
piezak falta dituela...
erdi osatuan da nire nazioa
Poema osoa Berria.eus webgunean irakur daiteke.