Alaken plaza dantza taldeko kideak dira Goizane Arregi Uranga (Zarautz, 1965) eta Jose Inazio Elias Olazabal (Azpeitia, 1952). Dantza jauziak (mutxikoak) jotzeagatik eta dantzatzeagatik ezagun egin badira ere, bestelako erritmo ezberdinez ere janzten dituzte plazak. Zarautzen hilabetero zita finkoa dute, hileko lehen igandetan, Musika Plazako kioskoaren inguruan. Zarauzko Hitzak Alaken taldearen nondik norakoez-eta elkarrizketa egin die Arregiri eta Eliasi.