Aranzadi elkarteak 1960tik gaur egunera arte Azpeitian gertatu diren giza eskubideen urraketak ikertu ditu, eta liburu batean jaso, Udalaren ekimenez. Gipuzkoako Hitzak erreportajea argitaratu zuen atzo, ostirala, Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak liburuaz.
Aitziber Arzallus kazetari azpeitiarrak idatzitako erreportajea osorik, hemen.