Azpeitiko danborradako lehen emakumeetako bat, 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko abu. 2a, 12:51

Berria egunkaria hainbat gai lantzen ari da udako serieetan, eta horien artean da atzo argitaratu zuen danborradena. Euskal Herrian egiten diren hainbat danbor desfiletako parte-hartzaileekin hitz eginda osatu zuten erreportajea; tartean, Azpeitiko helduen danborradan parte hartu zuen lehen emakumetakoa den Kamino Saizekin.

Arrantzale taldearekin egin zuten estreinaldia Saizek, eta emakumeen parte-hartzeak hasieran sortu zuen zeresana izan du hizpide erreportajean. "Nik alardean desfilatu dut zazpi urtez, eta ez du zerikusirik; Azpeitikoa ez zen hain bortitza. Gogorrena andreen jarrera da han; hori da ulertzen ez dudana".

Irakurri erreportaje osoa Berriaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide