Jon Gurrutxaga, Itu bandaz hizketan 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko abu. 9a, 18:48

Itu bandaren emanaldietako batean, Paul Beitia eta Jon Gurrutxaga. (@iPatxi)

Itu banda idazle gaztez osatutako talde bat da, eta bertako kide da Jon Gurrutxaga azpeitiarra. 'Berria' egunkariak egindako erreportaje batean talde horretaz hitz egin du Gurrutxagak.

Itu bandari buruzko erreportajea landu du Amagoia Gurrutxaga Uranga kazetariak Berria egunkarirako. Talde horretako kideak literaturzaletasunak eta adiskidetasunak lotu zituen 2013an, eta Itu fanzinea, ikusgarri zenbait eta Lekore aldizkaria eman dituzte ordutik. Itu Bandako kide den Jon Gurrutxaga azpeitiarrak hitz egin du erreportajean. "Bandak aukera eman digu beste diziplinetan ari diren belaunaldikideekin elkarlanean aritzeko ere", nabarmendu du Gurrutxagak, besteak beste.

Irakurri erreportajea, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide