Azpeitian hitanoaren egoera zer nolakoa den aztertzen ari dira Garbiñe Bereziartua azpeitiarra eta Beñat Muguruza irundarra. Gaia, gainera, EHUren udako jardunaldietan jorratuko dute, irailaren 11an eta 12an, Hitanoa eta generoa: Aberastasuna ala sexismoa izenburupean. Gai horren inguruan hitz egin du Bereziartuak Info7 irratiko Karelean saioan. Besteak beste, honako galdera hau egin du: "Izan al daiteke hitanoa emakumeak boteretzeko tresna bat, sexismoaren aurrean?".
Lotura honetan entzun daiteke irratsaioa osorik.