Azpeitiko eta Zumaiako hitanoa izan dituzte hizpide EHUren udako ikastaro batean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko ira. 12a, 20:30

Azpeitiko eta Zumaiako hitanoa eskolan lantzeko egitasmoaz solastu dira gaur EHUren udako ikastaro batean. Soziolinguista Klusterreko Josune Zabala eta Olatz Bengoetxea teknikariek azaldu dute egitasmoa, Donostiako Miramar jauregian egindako saioan.

Soziolinguista Klusterra 2009an hasi ziren hitanoaren gaia lantzen, Zumaiako Udalaren enkarguz. Materiala elkarlanean osatu dute, eta irakasleek ere parte hartze handia izan dute proiektuan, edukiak haurren ezaugarrietara egoki behar izan dituztelako. Azpeitiak ere interesa agertu zuen proiektu pilotuan, eta eduki batzuk bietarako landu dituzte, herri bakoitzerako egokituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide