Lesioak tarteko, zazpi hilabetez deialdietatik kanpo egon da Jon Guridi futbolaria. Dena den, atzo jakin zuen berriro zelairatzeko aukera izango duela gaur. Izan ere, Reala B taldearen deialdian sartu du Imanol Alguacil entrenatzaileak. Torrelavegaren aurka jokatuko du taldeak gaur, 16:00etan hasita, Zubietan, eta bertan izango da jokalari azpeitiarra.
Joan den martxoaren 1ean zapaldu zuen Guridik azkenengoz futbol zelai bat. Benito Villamarin estadioan izan zuen horretarako aukera, Betisen aurkako neurketan. 66. minutuan zelairatu zen azpeitiarra, Mikel Oyarzabalen ordez; 0-0 amaitu zen neurketa. 2017-2018ko denboraldian ez zuen baloia asko ukitzeko aukerarik izan Guridik; guztira, 51 minutu jokatu zituen lau partidatan banatuta.
2017ko martxoaren 18an egin zuen lehen taldearekin debuta Guridik. Egun horretan bertan min hartu zuen futbolariak, eta ordutik lesioek ez diote erraztu bidea.
Irakurri hemen Uztarriak hari egindako elkarrizketa.