Erika Olaizola, Euskal Gazteria Kontseiluaren Plazandreak egitasmoan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urr. 29a, 11:42

Euskal Gazteria Kontseiluak Plazandre, emakumeak esfera publikoan ekitaldia antolatu du asteazkenerako, urriaren 31rako, EHUko Bizkaia aretoan. Emakumeen ikusgarritasunaz jabetzeko, esperientziak trukatzeko eta ahalduntze tresnak bilatzeko antolatu dute egitasmoa, eta besteak beste, Erika Olaizola aktore azpeitiarra izango da gonbidatuen artean. Harekin batera parte hartuko dute Plazandreak ekitaldian, Zuriñe Hidalgo, Danele Sarriugarte, Oihana Etxebarrieta, Miren Amuriza, Irati Sarasua, Maialen Gurrutxaga, Laura Chamorro eta Janire Azkueta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide