Xanti Rodriguez eta Uztarria, 'Lekaime' filmaz hizketan Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urr. 30a, 12:47

Atzo, astelehena, Euskadi Irratiako Mezularia saioan izan zen Ihintza Elustondo Uztarriako kazetaria, Xanti Rodriguez argazkilari eta zinemagilea elkarrizketatzen. Tokikom Tertulia atalean hitz egin zuten bi azpeitiarrek, Ainhoa Etxebeste Mezulariako kazetariarekin batera. Rodriguezek sortu, zuzendu eta ekoitzitako lehen film laburraz aritu ziren solasean; Lekaime-z, hain zuzen ere. Hitlerrek eta Francok Hendaian 1940ko urteetan egin zuten bileran oinarritutako lana da Lekaime, eta besteak beste, naziak, magia beltza eta haurren lapurretak lantzen ditu. Sitgeseko Fantasiazko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren sail ofizialean aurkeztu zuen lana zinemagileak, eta Azpeitian ere erakutsi zuen. Azpeitiarrak irratsaioan aurreratu zuenez, film laburraren bertsio luzea lantzen ari da dagoeneko.

Uztarria Komunikazio Taldeko kazetariek aldian behin parte hartzen dute Mezularia saioaren Tokikom Tertulia atalean, eta Azpeitiko hainbat gai izaten dute hizpide tarte horretan. Honako lotura honetan entzun daiteke atzoko saioa.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide