Jendarmeek bi gazte migrante atzeman dituzte Hazparnen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko aza. 12a, 12:15

Hazparneko komisaldegia. (Anita Lopepe)

Bi lagun horiek Xarlo Etxezaharreta hautetsi ohi eta Udalbiltzako kide izanak hartu zituen bere etxean, eta hura ere jendarmeriara eraman zuten galdeketa egitera. Etxezaharretak Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin du gaur goizean.

Atzo, igandea, arratsaldean, bi migrantze atzeman zituzten jendarmeek Hazparnen (Lapurdi). Herri horretan urtebete baino gehiagoz bizi diren 21 eta 26 urteko bi gazteak kontrol batean atzeman zituzten, eta Baionako prokuradorearen arabera, Frantzian "modu irregularrean" zirelako komisaldegira eraman zituzten biak. Bi lagun horiek Xarlo Etxezaharreta hautetsi ohi eta Udalbiltzako kide izanak hartu zituen bere etxean, eta hura ere jendarmeriara eraman zuten galdeketa egitera; ondoren, libre utzi zuten. Bi gazteak, berriz, gaur goizaldean utzi dituzte libre, Frantziatik bidaltzeko aginduaren zain.

Etxezaharretaren alabak esan duenez, Mamadou eta Alassane ez dira klandestinoak, "beraien jaiotze-agiriak badituzte, baita Estatuaren mediku asegurantza ere". Hark azaldu duenez, gainera, herrian "oso integratuta" daude biak. Hazparneko komisaldegiaren atarian ehunka lagun elkartu ziren atxilotuen askatasuna eskatzeko. Tartean ziren HAC Hasparren kirol taldeko kideak; izan ere, futbol talde horretan jokatzen du atxilotuetako batek. Etxezaharretak Euskadi Irratiko Faktoria saioan hitz egin du gaur goizean, Boli Kostako bi migratzaileak etxean hartu eta horiek atxilotu ostean.

Azpeitia eta Hazparne (Lapurdi) 1983tik daude senidetuta. Hain zuzen ere, 1983an egin zuten bi herrien arteko senidetzea, Imanol Elias zen Azpeitiko alkatea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide