Joxean Agirre elkarrizketatu dute 'Artefaktua' telebista saiorako

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko aza. 14a, 11:44

Joxean Agirre idazlea eta Yolanda Mendiola aurkezlea 'Artefaktua' saioaren grabaketan. (Artefaktua)

Joxean Agirre elkarrizketatu dute Artefaktua saiorako, kaleratu berri duen Ispiluak eta itsasoak liburuaren harira. Joan den asteartean elkarrizketatu zuten azpeitiar idazlea Zestoako bainuetxean; izan ere, bainuetxe hori da Agirreren kontakizunaren abiapuntua. Aran Santamaria artista zumaiarra izan zen saioko gonbidatua, eta Artefaktuaren atal hori abenduaren 1ean ikusi ahal izango da ETB1en.

Bestalde, Artefaktua saioaren bigarren denboraldiko zortzigarren atala eman zuten joan zen asteburuan ETB1en, eta dagoeneko ikusgai dago sarean. Xabier Gantzarain Zuloa saikera liburuaren egilea –abuztuko zenbakian hari elkarrizketa egin zion Uztarriak– elkarrizketatu zuten Soreasuko Dinamoan saio horretarako. Gainera, Gantzarainek gonbidatuta, Xabi Borda idazle azpeitiarrak ere parte hartu zuen saioaren grabaketan, eta irakurleen tartean, Felipe Murillo musikariak hitz egin zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide