Sanagustinen grabatutako 'Oholtzan' saioa eskainiko dute zapatuan ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko aza. 23a, 10:40

Grabaketa egin zuten emanaldiko irudia. (Alberto Beloki)

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) bertsolari eta pandero-jotzaileak emanaldi berezia eskaini zuen joan zen azaroaren 3an, Sanagustin kulturgunean, eta saio hura ikusi ahal izango da bihar, zapatua, 22:00etan hasita, ETB1en. Izan ere, argitaratu berri duen Lana festa bihurtuz disko-liburua aitzakia hartuta, Oholtzan saioa grabatu zuten orain aste batzuk kulturgunean, eta hango irudiekin osatutako saioa eskainiko dute bihar.

Azaroaren 3an erromeria formatuan egin zuten emanaldia Larrañagak eta Xabier Alberdi Zabalek. Gainera, hainbat abestitan Epelde trikitilariak eta Berastegi bateria-jotzaileak ere parte hartu zuten. Herritar ugari izan zen kulturgunean, eta batzuk dantzan ere aritu ziren.

Larrañagak Lana festa bihurtuz disko-liburua joan zen urriaren bukaeran aurkeztu zuen Azkoitiko Urrategi auzoan. Azpeitiko bizilagunaren biografia, ingurukoen iritziak eta abestien hitzak aurki daitezke lanean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide