Iñaki Galdosen iritzia, apustuez

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko abe. 12a, 12:19

Iñaki Galdos 'Berria' egunkariko iritzi emaileak 'Selektiboak' artikulua argitaratu berri du kazeta horretan, eta gaur egun pil-pilean dagoen gaia landu du: jokoarena. Hain zuzen ere, apustuek eta joko aretoek azkenaldian piztu duten eztabaidaz mintzo da Galdos iritzi artikuluan, eta horien inguruan Azpeitiko hainbat eragilek hartu duten jarrera zein Miren Gorrotxategi azpeitiarrak 'Urola Kostako Hitza' egunkarian argitaratu zuen artikulua aipatu ditu testuan. 

Honako hau da iritzi artikuluaren zati bat:

"Azpeitian bezala, toki askotan ari dira zabaltzen apustu-etxeen kontrako protesta eta mobilizazioak. Zilegi da eta kasu askotan beharrezko ere bai jendearen kontzientziak astindu eta gizartea erne egon dadin. Nire apalean, uste dut badudala gure gaztediaren berri eta esan dezaket jokoarekin edota apustu-etxeekin arazoak dauzkan gazte bakoitzeko drogekin arazoak dauzkan hamarren berri badaukadala, dealerrak kalean lasai asko dabiltzan bitartean. Urteak dira ez dudala horren inguruko plataforma, kontzentrazio edota manifestazio baten berri izan. Sinetsi nahi nuke ez dela dagoeneko etsita gaudelako".

Artikulu osoa, berriz, Berria.eus atarian irakur daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide