Txema Auzmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1949) Euskal Herrian da berriro. 2010ean Kubara joan zen, eta han sei urte egin zituen. Ondoren Dominikar Errepublikan eman zuen urtebete, eta gero beste urtebete Kuban berriro. Ekainaren 23an itzuli zen Euskal Herrira, eta Durangoko (Bizkaia) jesuiten etxean dago orduz geroztik. Enekoitz Esnaola Berriako kazetari azpeitiarrak elkarrizketa luzea egin dio Auzmendiri, eta honako lotura honetan irakur daiteke.
Auzmendik lotura estua izan du Azpeitiarekin urteetan; izan ere, 1985-1988ra Iraurgi Ikastetxean aritu zen irakasle lanetan, eta 2009eko urrian Loiolara joan zen bizitzera, Egunkariaren epaiketa tarteko. Egunkariaren auzian epaitu zuten Auzmendi, eta kasu nagusian nahiz ekonomikoan, bietan absolbitu egin zuten beste auziperatu guztiekin batera.
Uztarria herri aldizkariak elkarrizketa egin zion 2003ko apirileko zenbakian, Egunkaria-ren aurkako operazioa zela eta.