Labaka, Matxin III.a eta Agirrezabala, 2019ko Erremontearen Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko ots. 21a, 10:39

Matxin III.a partida batean.

Zapatuan 2019ko Erremontearen Eguna ospatuko dute Hernaniko Galarreta pilotalekuan, eta nola ez, erremonte partidak izango dira 16:30etik aurrera. Hiru partida jokatuko dituzte, eta indarrak neurtuko dituzten pilotarien artean dira Jagoba Labaka, Xuban Oiarzabal Matxin III.a eta Igor Agirrezabala azpeitiarrak. Partidez gain, erremontisten aurkezpenak, sari banaketa ekitaldia, zozketak eta mokadutxoa egingo dituzte arratsaldean zehar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide