Imanol Lazkano: "Bertsoa arnasa da niretzat"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko mai. 17a, 12:13

Imanol Lazkano (Azpeitia, 1936) bertsolaria luze eta zabal elkarrizketatu dute Bertsoa.eus atariak. Eneritz Artetxek (Azkoitia, 1990) elkarrizketatu du azpeitiarra, eta hainbat zatitan banatuta ikusi eta entzun daiteke elkarrizketa osoa. Lazkanok bertsolaritzari lotuta bizi izandako pasarteak izan ditu hizpide solasaldian; izan ere, azpeitiarra bertsoari estu lotuta bizi izan da. Urte luzez plazaz plaza bertsotan aritu ostean, 2012ko Bertso Egunean iragarri zuen urte hartan bertan hartuko zuela plazetako erretiroa –honako lotura honetan irakur daiteke hari garai hartan egindako elkarrizketa–. Gainera, 1987tik 2005era bitartean Euskal Herriko Bertsozale Eslkarteko lehendari izan zen Lazkano. Honako lotura honetan ikus daiteke Lazkanori egindako elkarrizketa osoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide