Bi azpeitiarrek solasaldi bana eskainiko dute IkerGazte kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko mai. 22a, 14:45

Haritz Garmendia artxiboko irudi batean. (Ataria)

Datorren astelehenean, asteartean eta asteazkenean IkerGazte kongresua egingo dute Baionan, eta bi ikerlari azpeitiarrek hitzaldi bana eskainiko dute bertan. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidearen atalean, gauzatzen ari den tesiari lotutako jendaurreko aurkezpena egingo du Haritz Garmendia azpeitiarrak. Hark Eguzki Urteagarekin batera eskainiko du solasaldia, Iparra galdu gabe! Euskal alderdi-sistema ez da espainiar estatuko azpi-sistema elektoral bat izenburupean. Ingeniaritza eta Arkitektura arloan, berriz, posterra aurkeztuko du Ander Soraluze azpeitiarrak, Olatz Arregirekin eta Gorka Urbizurekin batera. Horiek Neurona sareetan oinarritutako euskararako erreferentzia ebazpena titulua jarri diote saioari.

UEUk antolatzen du kongresua ikertzaile euskaldunak ezagutarazteko eta euskarazko ikerketa sustatzeko. 2015ean egin zuten aurreneko kongresua, bigarrena 2017an eta aurtengoa hirugarrena izango da.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide