Azpeitiko Dinamoa sormen gunea izan zuten hizpide atzo, asteartea, Aitor Bengoetxeak eta Xabier Gantzarainek ETB1eko Ahoz aho saioan. Besteak beste, Dinamoak abiatuko duen Hitzaren Eskolaz aritu ziren solasean, Ilaski Serrano aurkezlearekin batera. Dinamoan izango diren lau eremuen –hitzarena, irudiarena, soinuarena eta gorputzarena– errepasoa egin zuten saioan, eta hitzaren atalarekin hasiko direla martxan azaldu zuten. Izan ere, Hitzaren Eskola irailean zabalduko dute, eta ekainaren 10era bitartean eman dezakete izena interesatuek. Haren inguruko xehetasunak azaldu zituzten Gantzarainek eta Bengoetxeak.
Ikusi saioa osorik, hemen.