ESAN sindikatuak Azpeitiko Epaitegiko atxilotuen gunearen egoera salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko eka. 14a, 13:27

ESAN sindikatuak Twitterera igotako irudiak. (Argazkia: ESAN)

Azpeitiko Epaitegiko atxilotuen eremuko argazkiak igo ditu ESAN sindikatuak, hango egoera salatzeko. Ertzaintzarentzat eta atxilotuentzat egoera "arriskutsua" dela diote ESANeko kideek.

ESANek, Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionalak, Azpeitiko Epaitegiko atxilotuen gunearen egoera salatu du Twitteren. Txioan sindikatuko kideek azaldu dutenez, atxilotuen guneak “biltegia” ematen du; ESANek dioenez, gunearen egoerak “arriskuan” jartzen ditu Ertzaintza zein atxilotuak. Guneko argazkiak igo ditu sindikatuak sarera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide