UEUk antolatzen duen Ikergazte kongresuan eta beste hainbat jardunaldietan parte hartu du Haritz Garmendia azpeitiarrak. Besteak beste, Baionan eskaini duten W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria ikastaroan izan da azpeitiarra, eta horren harira, Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa egin diote Garmendiari. Egitasmoetan bereganatu duen ezagutza izan du hizpide azpeitiarrak elkarrizketan: "Esperientzia, egia esan, oso ona izan da. Etortzen diren irakasle, zientzialari eta ikerlari guztiak euskal gaietan eta bestelako gaietan oso adituak izan dira, eta asko ikasi dut bertatik", esan du. Hemen irakur daiteke elkarrizketa osoa.