Urteak aritu da Iñaki Elorza Txapas Euskadi Irratiko esatari azpeitiarra Iruñeko sanferminak irratiz ematen, eta gaur, igandea, azken zuzenekoa egingo du Elorzak, iruindarrek Gaixoa Ni abesten dutenean. Pamplonesak omenaldia egin dio gaurko sanferminetako dianan azpeitiarrari, eta Agur Jauna abestia kantatu diote.
Julene Frantzesena kazetariak elkarrizketa egin zion Elorzari Uztarria aldizkariaren 2019ko uztaileko zenbakirako, eta elkarrizketan sanferminak beretzat "bereziak" izan direla adierazi zuen Elorzak. Lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa osorik.