ETB1eko Bostekoa saioan Azpeitia eta Errezilen arteko herriarteko pentatloi norgehiagoka ikusi ahal izan zen igandean. Herri bakoitzeko hainbat ordezkarik indarrak neurtu zituzten elkarren aurka, askotariko probetan.
Sebastian Gurrutxaga entrenatzailea buru zutela, herri bakoitzetik bosna lagun sokatiran aritu ziren, eta ondoren, Elias Perez harria jasotzen, Irene Gurrutxaga txingekin, Ane Lazkano eta Uraitz Iturzaeta trontzan eta Beñat Lizaso zein Uraitz Iturzaeta giza proban. Azpeitiarrak sokatiran eta txingetan nagusi izan ziren arren, gainontzeko probetan errezildarrak gailendu ziren, eta horrenbestez, horiek irabazi zuten norgehiagoka.
Ondorengo lotura honetan ikus daiteke Bostekoa saioa, osorik.