Imanol Urbieta musikariaren seme Joxean Urbieta elkarrizketatu zuten atzo Urola Kostako Hitza egunarian, igandean Zarautzen egingo den Kilometroak jaiaren atarian. Atzera begira jarrita osatu dute elkarrizketa; izan ere, Imanolek 1987an Zarautzen egin ziren Kilometroetarako egin zuen Oihu bat entzun da abestia izan da solasaldiaren haria. Hain zuzen ere, izaera herrikoia hartu du abesti horrek, baina duela 32 urteko ikastolen aldeko jaiaren ereserki izateko sortu zuen Urbietak.
Bi azpeitiar aipatzen ditu Joxeanek elkarrizketan. Hark dioenez, abestiaren grabaketan –kasetea grabatu zuen hamazazpi abestirekin– parte hartu zuten hainbat lagunek; tartean, Jose Inazio Elias txistulariak eta Kruz Mari Frantzesena Belatxe zenak. Bi azpeitiarrak Zarautzen bizi ziren ordurako, eta abestiaren grabaketan txistu doinuz kolaboratu zuten. Hala dio Joxeanek: "Grabazioan hainbat lagunek parte hartu zuten: Eliasek, Belatxek, Legazpik, Silbanek, Oleskariak abesbatzak eta herriko hainbat lagunek eta musikarik; tartean, Jaione Eskuderok, baita Ikastolako eta Orokietako ikasleek ere. Horiez gain, Zarauzko pailazoak –horien artean ni neu– ere izan ziren".
Honako hau da Oihu bat entzun da abestia: